Azken egunak arte tailerretan izena emateko

Oraindik ez duzu izena eman Kultur Etxeko ikastaroetan? Laister kurtso berriari hasiera emango diogu.Azkar ibili, datorren irailaren 15era arte daukazu apuntatzeko epea.

Igandeko “LUIS IRIONDO” Aire Zabaleko II. Margo Lehiaketa

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak eta bertako Arteskolak II.antolatutako lehiaketa izan zen igandean. Hamalau partaide izan genituen, hauen artean Euskal Herritik kanpokoak ere, Granada, Gijon eta Frantzia. Giro itzela egon zen goiz guztian zehar trikitilariek lagunduta. 2022an eta aurten saritutako lanak ikusgai … Gehiago Irakurri

Datorren uztailaren 3an zabalduko da Kultur Etxeko tailerretan izen ematea

Zabalik dago Gernika-Lumoko Kultur Etxeko 2023-2024 ikasturteko matrikula. Web orriaren Kultur Etxea atalean, fitxa bakoitza zabalduz, ikastaroaren informazio osoa eta izena emateko bete beharreko dokumentua ikusiko dituzu.Gainera, aurten, ohikoak diren ikastaroez gain, Esku lanak, Arte sormena (Aniztasun Funtzionaleko Taldea), Bitxigintza, … Gehiago Irakurri

“Haziberri” festibalaren hirugarren edizioa

Badator Haziberri beste urte batez, jada hirugarren urtea. Uztailaren 14an izango da hitzordua Gernikako Europako Herrien parkean eta ahalik eta iluntze/gau politena sortu eta konpartitzeko ahaleginean Kantu Bat Gara, Zea Mays, Eire, Mogumbo Brass Band eta TPRk osatzen dute aurtengo … Gehiago Irakurri

Kultur elkarteentzako dirulaguntzak

Kultur Etxeak diru-laguntzak eskatzeko epea ireki die kultura-taldeei. Deialdian jasotako baldintzak betetzen dituzten kultura-taldeek laguntza hauek jaso ahal izango dituzte, Gernika-Lumon egin beharreko aparteko edo unean uneko kultura-jarduerak garatzeko. Aurkeztutako eskabideak baloratzerakoan, kontuan hartuko dira proposatutako jarduerak duen interesa, ekimena … Gehiago Irakurri

2023 Jaietako kartelen erakusketa

Hamabi proposamen jaso dira Gernikako jaietako kartelaren lehiaketara. Ekainaren 5etik 16ra egongo dira ikusgai Elai Alai Aretoan egingo den erakusketan. Ekainaren 8an ospatuko den Jai batzordean erabakiko da aurtengo irabazlea.Jaiak gero eta hurbilago!!

“Gure Banda Auzorik Auzo”, SOMEko Banda Sinfonikoaren kontzertua

Segundo Olaeta Musika Eskolako Banda Sinfonikoak kalea hartuko du berriz maiatzaren 19an, eta ostiral honetan GURE BANDA AUZORIK AUZO kontzertu zikloaren udaberriko  saioa ospatuko dute arratsaldeko 19:30etatik aurrera.  INDUSTRIA KALEAn eskainiko dute emanaldia eta musika modernoa izango dute ardatz. Bertaratzen … Gehiago Irakurri