Udal Liburutegiaren ordutegia azterketa garaian

Asteburu honetatik aurrera, liburutegiak ordutegia luzatuko du, ikasteko aretoak indartzeko eskaerari erantzuteko. Hauxe izango da asteburuetako ordutegi berria, maiatzaren 21etik ekainaren 26ra bitartekoa: Larunbatetan, etenik gabeko ordutegia: 10.00etatik 20.00etara Igandeetan: 10.00-14.00 h

Dantza, musika eta koreografia Liburutegiko Jardueran

Ross Dantza Eskolak Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurreneko egitarauaren barne, Nazioarteko Dantzaren Eguna ospatuz,gorputz adierazpen talerra antolatu zuen ostiralean. Bertan, 3 eta 8 urte bitarteko neska-mutilek dantzaz gozatzeko aukera izan zuten Ken Zazpi talde gernikarraren Gernika abestiaren erritmora “Guernica” margolan ospetsua … Gehiago Irakurri

Udal Liburutegiko nobedadeak

Hemen kontsulta ditzakezu haur, gazte eta helduentzako eleberriak, komikiak, euskarazko eta gaztelaniazko ipuinak liburutegian. Aurkituko duzu zerbait ! NOBEDADEAK

Urriaren 24an ospatuko dugu “Liburutegien Nazioarteko Eguna”, liburutegira bisita gidatuak egiteko programa berri bat abian jarrita

Ezagutzen duzu zure liburutegia? Datorren urriaren 25etik aurrera Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko, LIBURUTEGIA EZAGUTUZ talde bisita gidatuen programa berri bat jarriko dugu martxan. Programa horretan, eskaintzen ditugun zerbitzuak bertatik bertara ezagutzea proposatzen dizugu, baina, gainera, XXI. mendeko liburutegi batek nolakoa … Gehiago Irakurri

Udal liburutegia plazara

“Udal liburutegia plazara” ekimenak uztailean eta abuztuan eduki duen arrakasta ikusita, zerbitzua iraila osoan mantenduko da.Oraingoan ordutegi zabalago batekin:Astelehena – ostirala: 10:00 – 19:00Larunbata: 10:00 – 13:30

Liburutegia itxita Aste Santuan

Datorren apirilaren 1etik 5era Liburutegia itxita egongo da. Apirilaren 6an, asteartean berriro izango duzue zabalik betiko ordutegian. Ondo ibili !!

Koloretako Liburutegia

Ziur liburutegian sartu orduko erreparatu diozula! Erakusleihoan berrikuntzak eskaintzeaz, 24×7 itzulketa buzoia instalatzeaz eta liburutegiarekin WhatsApp bidez harremanetan jartzeko aukeraz gain, interesatzen zaizkizun gaiak hurbiltzeko funtsa berrantolatu dugu: ingurumena, feminismoa, komikiak… Zer, gustatzen zaizu?