“Gure Banda auzorik auzo ” Segundo Olaeta Musika Eskolako Banda Sinfonikoaren kontzertua

Segundo Olaetako Musika Bandak, urteetan Lizeo Antzokian, Jai Alai Pilotalekuan  edo San Juan Ibarra Plazan egindako formatu handiko kontzertuak eta gero, bere espiritu herrikoiena berreskuratzen du denboraldi berri honetan eta Gernika-Lumoko auzo ezberdinetatik eskainiko ditu kontzertuak “Gure Banda Auzorik Auzo” lelopean. Bertoko auzokideek disfruta dezaten eta orotariko gustuei zuzendutako ziklo honek, ikusmolde berriztatzailea dauka eta … Read more

Musika Eskolak Kontzertu Didaktikoa eskaini zuen ostiralean, Udal Liburutegiak antolatutako jardueratan

Irailaren 24an, Udal Liburutegiak antolatzen dituen jardueretan parte hartu zuen SOMEk Kontzertu Didaktiko dibertigarri eta partehartzaile batekin. “Paristik natorren artista bat naz ni” abesti ezaguna jo zuten eta bertaratutako umeak, besteak beste: teklatua, akordeoia, zeharkako txirula, klarinetea, saxofoia,bibolina eta gitarra musika tresnak ikusteko eta ezagutzeko aukera izan zuten. Mila esker parte hartzera animatu ziñaten guraso … Read more

Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak III. Aste Kulturala aurkezten du.

Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak, 2020-21 ikasturteari amaiera emateko III.Aste Kulturaleko egitaraua aurkezten digu. Ikus daitekeenez, Musika Eskolak kontzertuak eskainiko ditu publikoagaz, bai Lizeo Antzokian bai Elai-Alai Aretoan, zein zuzenean Instagram-en @segundoolaeta kanalean. Halaber, Musika Eskolatik gogoratu nahi digute, gonbidapena edukitzea ezinbestekoa izango dela emanaldiak ikusi ahal izateko.

Segundo Olaeta Musika Eskolak ate ireki birtualak antolatu ditu.

Jakin nahi zenuke nola ematen diren eskolak Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoan? Jakin mina duzu, ezta? Murgildu zaitez gurekin zuzenean @segundoolaeta gure Instagram kanalean eta ikusi nolakoak diren eskolak SOMEn. Klikatu hemen. Ziur gaude gustatuko zaizula, eta hurrengo urratsa matrikula betetzea baino ez da izango!

SOMEko Orkestraren mikrokontzertua zuzenean Instagramen maiatzaren 6an

Amaren eguna ospatzetik gatoz, hala eta guztiz ere, SOMEko ikasleak astean zehar euren omenaldi xumea egin nahi diete.Hauen artean, Orkestrak, ama guztiei gogoz eta maitasunez prestatutako mikrokontzertua oparituko die.Konektatu gurekin Musika Eskolako Instagrameko @segundoolaeta kontuan maiatzaren 6an,osteguna, 20:15ean, zuzenean elkarrekin Orkestra entzuteko!

Matrikula epea zabalik Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoan

Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak 2021-2022 ikasturterako matrikula epea zabaldu du. Izena emateko epea, maiatzaren 3tik 31ra doa eta aukera bi daude:1.- Matrikula online web orrialde honetan egitea. Klikatu hemen.2.- Musika Eskolako Idazkaritzan egitea jendeaurreko ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Zatoz zure plazaren bila!!

Musika tresna bat jotzen ikasi nahi duzu? Zatoz lekurik egokienara, zatoz SOMEra.

Nork esango zigun ,ba,  orain urte bete horrela egongo giñela. Egia esan, Covid-19ak zalantzaz, beldurrez eta ziurgabetasunez betetako egoera batera eraman gaitu. Segundo Olaeta Musika Eskola Publikotik,  animo eta lasaitasun mezua bidali nahi dizuegu. Zalantzarik gabe, ziur gaude hau dela musika tresna bat jotzen ikasteko unerik onena. Bildur barik etorri, hurbidu zaitezte gugana musika ikastera; … Read more

Segundo Olaeta Musika Eskolak aurkeztuta, Inauterietako Mikrokontzertua

Egun gutxi falta dira aurtengo Inauterietarako, hauek ospatzeko SOMEtik hurrengo Mikrokontzertua aurkezten digute: Ostegunean, otsailak 11, 20:15ean Musika Eskolako Instagrameko @segundoolaeta kontuan, zuzenean Orkestra Nagusia eta lau paino bakarlari arituko dira. Musika Eskolatik , Beñat Albizbeaskoetxea ikaslea zoriondu nahi dute kartelaren diseinuagatik. Zorixonak Beñat!Ahaztu gabe, ostegun arratsaldean konektatu zaitezte eta disfutatu!!