11 orduko irakurraldia Euskararen egunean

Abenduaren 3an, goizeko 9.00etatik eta iluntzeko 20.00ak arte Miren Agur Meaberen «Kristalezko begi bat» liburua irakurriko dugu Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan. 2011. urtean hasi ginen jardunaldi honekin, eta, hamalau urteko ibilbidean, hainbat euskal idazlek parte hartu dute, besteak beste, Uxue Alberdik, Pako Aristik, Karmele Jaiok edo iaz gurekin izan genuen Joseba Sarrionandiak. Ohiko legez, herriko taldeek, erakundeek nahiz ikasleek parte hartuko dute egun osoan zehar; gainera, idazle lekeitarra irakurraldira gerturatuko da zati bat irakurtzeko.