Asteburu oparoa izan dugu Gernika-Lumon. Lizeo Antzokian Pedro Olearen “Mende bat dantzan. Olaeta, un siglo en danza” dokumentalaren emanaldia egon zen. Hasieran, balleta zuzenean ikusteko aukera izan genuen eta proiekzioaren ostean, Pedro Olearekin solasaldia. Zinemagilearen ibilbide profesionala eta pertsonala, dokumentalaren historiaren gora-beherak eta euskal zinemaren egoerari eta etorkizunari buruz aritu ginen lagun artean. Lizeo Antzokian ekitaldi honetarako sarrera guztiak agortu ziren.
Baita, Andra Mari Koralaren emanaldia izan genuen Bekoibarrako pabelloian. Bertan bildu ziren, igandera arte ikusgai egon den Txokolatezko Gernikari agur egiteko kantuaren bidez. Bertaratu zirenen artean Gozogileen gremioko ordezkaritza egon zen. Emozioz beteriko ekitaldia eskaini ziguten Andra Mari Koraleko eta Arbola Zaharra koruko kideak.
Hemen entzuteko aukera: