BBK Artearen Ibilbidea Gernika-Lumon

Gaur heldu da Foru Plazara BBK Artearen Ibilbidea erakusketa eta ikusgai egongo da datorren azaroaren 30era arte.
Aurten, BBK Artearen Ibilbidea ABC. Bilboko Museoaren alfabetoa erakusketaren hedapena izango da, museoko aretoetatik haragokoa. Kirmen Uribe komisarioaren gidaritzapean, bildumako artelanak proposatzen ditu, aretoak alfabetikoki, beren lehenengo letra kontuan hartuta, ordenatzen dituzten hitzen esanguraren arabera. Hala, artearen historian barnako ibilbide berezia osatzen da. 36 artelanen kalitate handiko erreprodukzioen bidez, eta haietako bakoitzari buruzko iruzkin interesgarriak dohainik deskargatzeko aukera ematen duten QR kodeen bidez, ikusleek aire zabalean egindako kultur zabalkundeko ibilbide honetaz gozatuko dute.

Hala, margolanak, eskulturak, marrazkiak eta grabatuak, argazkiak eta bideo-sorkuntzak, literaturan inspiratutako formatu berezi batean aurkezten dira; behatzailearen begirada berritzen da horrela, ikuspegi berriak eskaintzen baitira, baita artearen historiako garai eta mugimendu desberdinetako lanen, egileen eta arte-korronteen arteko harreman kitzikagarriak ere.

Kalitate handiko erreprodukzioen bidez, xehetasunak zehaztasun harrigarriz aurkeztuta eta fidagarritasun handiko koloreekin, ikusleek 36 margolan ezagut ditzake, bakoitza bere iruzkinarekin (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskuragarri). Iruzkin horiek dohainik lor daitezke, audio-artxiboak gailu mugikorretan deskargatzeko aukera ematen duen QR kode baten bitartez.