Gaztedi Busturialdea Bekak 2020

‘Gaztedi Busturialdea Bekak’ programan parte hartu nahi duten eskualdeko gazteek Lanbiden izena eman edota eskualdeko gazteria zerbitzuetako bulegoetara jo beharko dute.
Beken onuradunaren hautaketa prozesua Lanbidegaz batera egingo da enpresak eskatutako profila oinarri hartuta

lehen aldiz lan arloan esperientzia lortzea da Gaztedi Busturialdea beka hauen helburua, horrela, lan merkatuan errazago sartzea ahalbidetuko dietelarik. Halaber, parte hartzaileek tutoretza eta coaching-a ere izango dute beraien garapenean eta prestakuntzan laguntzeko.

Gaztedi Busturialdea beka bat eskuratzeko interesatuta dauden gazteek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

18-25 urte izatea, biak barne (edo 30 urte baino gutxiago izatea, Gazte Bermea Sistema Nazionalean inskribatutako pertsonen kasuan).

Lanbiden lan eskatzaile moduan agertzea.

Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako titulua, profesionaltasun ziurtagiria edo unibertsitate titulua (diplomatura, lizentziatura edo gradua) izatea.

Jasotako prestakuntzarekin erlazio zuzena duen hiru hilabetetik gorako lan-esperientzia ez izatea.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera ‘Gaztedi Busturialdea’ hitzarmena sinatu duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea, hain zuzen ere: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Nabarniz eta Sukarrieta.