Ikastaro Monografikoak Segundo Olaeta Musika Eskolan

Urtero bezela bueltan dira Segundo Olaeta Musika Eskolak antolatzen dituen Ikastaro Monografikoak. Ikasturte honetan, aurrekoetan bezala honako ikastaroak jarriko dira martxan: gitarra laguntzailea, panderoa, ahots teknika eta txistu gunea.Animatu eta eman izena! Ikasturte barria, erronka barriak!Informazio gehiago nahi izan ezkero:Idazkaritzako … Gehiago Irakurri

Kultur Etxearen dirulaguntzak musika taldeentzako

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak musika taldeei dirulaguntzak emateko deialdia zabaldu du.Diru-laguntza honen helburua musika lanak jorratzeko eta musika talde desberdinen lanaren hedapenean laguntzea da. Aurreko urteetan diskoak editatzearren eman da diru-laguntza. 2021. urtean diru-laguntza hau jaso zuten musika taldeak hauek izan … Gehiago Irakurri

Liburutegia zeu zara!

Aurtengo udan ere gure liburutegi ibiltaria auzoz auzo ibili da eta harrera itzela izan du.Zorionak gure erronkan parte hartu duzuen guztioi !! Zuek zarete liburutegiaren altxorra eta bidali diguzuen argazkiakikusgai dituzue Kultur Etxean.

Zabalik Kultur Etxeko tailerretan izen ematea

Zabalik dago Gernika-Lumoko Kultur Etxeko 2022-2023 ikasturteko matrikula. Web orriaren azalean, fitxa bakoitza zabalduz, ikastaroaren informazio osoa eta izena emateko bete beharreko dokumentua ikusiko dituzu.Gainera, ikastaro honetan, adin guztientzako eta aurkezten ditugun proposamen artistiko eta sortzaileetan parte hartu nahi duten … Gehiago Irakurri

Salbea entzungai

Hilarion Eslavaren Salbea entzuteko aukera izan dugu, momentu hunkigarria gernikarrontzako. Zorionak Andra Mari Korala!

Liburutegia auzorik auzo

Liburutegi ibiltaria martxan dago! Noiz egongo da zure auzoan?Uztaila 5-15 Santa LuziaUztaila 18-29 San Juan IbarraAbuztua 1-12 LorategietaAbuztua 22- Iraila 2 San Juan IbarraLIBURUTEGIA GU GARA!Auzorik auzo doan kasetaren altxorra zeu zara.Egizu argazki bat eta bidali liburutegiko watxapera irudien muralean … Gehiago Irakurri

Badaukagu 2022KO ANDRA MARI ETA SAN ROKE jaietako kartela!!

Jai Batzodeak ekainaren 27an bilduta, bozkatu eta aukeratu zuen zein den gure 2022ko Andra Mari eta San Roke jaietako irudia. Egilea: Gentzane AspiazuIzenburua: Jaixen ordue Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta ZORIONAK GENTZANE!

Udan, liburutegia plazara!

Ihazko udan haurrentzako Liburutegiak izan zuen arrakasta ikusita berriro jarri dugu martxan eta irailaren 15era arte mantenduko dugu. Osasuntsuago eta atsegiñago izango da herriko plazan irakurketaz gozatzea.OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: goizeko 10etatik, 13,30etara. da zabalik.Liburutegiak bere ohiko zerbitzua ematen jarraituko du barruan.

Udal Liburutegiaren ordutegia azterketa garaian

Asteburu honetatik aurrera, liburutegiak ordutegia luzatuko du, ikasteko aretoak indartzeko eskaerari erantzuteko. Hauxe izango da asteburuetako ordutegi berria, maiatzaren 21etik ekainaren 26ra bitartekoa: Larunbatetan, etenik gabeko ordutegia: 10.00etatik 20.00etara Igandeetan: 10.00-14.00 h