Este año tambien la Kultur Etxea participa en el festival LEKUEK con los eventos que se celebrarán
en el Lizeo Antzokia. Lekuek se celebrará del 13 al 21 de marzo.
Eskuak harri bihurtu zaizkigu, hotz eta humel.
Alkar ikutzeko beldur garen hontan.
Ahotsak eztanda egingo digulakoan nago, akaso neurtzen, zaintzen, frogatzen.
Letra bat datorkit burura, R.
Azken dantza datorkit gorputzera, alkarrekin.
Su eman zenidan, kea eskeini nizun hats gisa.
Sua piztea komeni, “harria apurtu arte” esan zenidan.
R R RRRR R, Erresistentzia(k) hartuko dugu jarreratzat.
Erre dezagun guztia, su garen bitartean.
Suak argituko digu bidea, su emango diogu alkarri, eskerrak.
Izan gaitezen, zu barrikada eta ni sua.
Beroak harrapa gaitzala umelak gauden bitartean,
esku hok haragizkoak bihurtzen diren bitartean.
Indarrez gatoz, ez ahastu.
Zu barrikada eta ni sua!
Zu barrikada eta ni sua!
Ahots ozenez nator, Martxoan alkar ikusteko gogoz.
Iparragirren, Astran edo Lizeo Antzokian alkar ikusiko garelakoan.
Gogoz itzali ditzagun desirak.
Musikaz apaldu ditzagun piztiak.
Eskerrik asko Iban Sainz Jaiori iruditegi guztia sortzeagatik eta su honen garrak pizten laguntzeagatik.
Berri gehiago, su gehiago laister.
ZU BARRIKADA ETA NI SUA!