Kale erakusketen hasiera

Gernikako bonbardaketaren 86. urteurrenaren egitarauan barne, gaur hasiera eman zaie Foru Plazan ditugun erakusketa biei, hain zuzen, «GERNIKA 1937-IV-26» eta Aitor Aranaren «Gernika 1937. Amesgaiztoak amesten».
Bertan izan dira Jose Mari Gorroño, Gernika-Lumoko alkatea, Cristina Arana Kultur Etxeko zuzendaria eta Aitor Arana argazkilaria. Erakusketa Foru Plazan egongo da ikusgai irailaren bukaerara arte.