«LILIAK LORATZEN»

Lilibertso Bertso Eskolak, Kultur Etxearekin bat bertso saioak antolatu ditu apiriletik ekainera bitartean.
Bost saio izango dira guztira apirilaren 16an hasi eta ekainaren 11an izango da azkena. Emanaldi guztiak Elai – Alai Txikian izango dira eta Lilibertso Bertso Eskola kanalean egongo dira ikusgai.

Lilibertso Eskolak bere emanaldiez gozatzeko ekimena eskaintzen digu berriro ere, ez galdu aukera !!