"ILUSIÓN-ES ÓPTICAS DE LUZ. EDERTASUNA KOLORETAN", MATILDE GÓMEZ VELÁZQUEZ

or.03abe.(abe. 3)10:00ig.02Urt.(Urt. 2)20:00(Abendua 3) 10:00 - (Urtarrila 2) 20:00 "ILUSIÓN-ES ÓPTICAS DE LUZ. EDERTASUNA KOLORETAN", MATILDE GÓMEZ VELÁZQUEZKultur EtxeaJarduera motaErakusketaDoan

Gertaeraren xehetasunak

“Argiz inguratuta, formak eta edertasun sotila sortzen dira”

Carlos Casado Maldonado

Matilde Gómez Velázquez (1948ko otsailaren 25a, Caracuel de Cva. Ciudad Real) Mancha-ko  emakume bat da.  Modu artistikoan bere gogoa adierazi ahal izateko, hainbat saiakera egin zituen, hala nola pinturan, eta argazkigintzan aurkitu zuen kanal egokia bere irudimen emankorra askatzeko, gaur egun bere lanetan erakusten digun moduan.

Artista bisual gisa, lehenengo argazki-erakusketa 1997an egin zuen Corral de Cvan, Ciudad Real probintziako bizi den herri txikian. Hemen aurkitu zuen nola perspektibak argazkietan jasotako objektuak edo elementuak poema bisual txiki bihurtzen zituen. Bi hamarkada geroago, 2017an, bere estiloa sendotu zuen argazki abstraktuaren munduan, eta erakusketa bat eskaini zuen herri berean, argiz eta kolorez betetako irudi dardariekin. 2019an, Albores de Valdepeñas Argazki  elkartearekin batera egindako erakusketa batean, zeinaren kide baita, hainbat argazki aurkeztu zituen, izenburu honekin: argitasunak eragindako ilusioak. Edertasuna koloretan.

Epigrafe horren azpian, metáfora bisualaren kontzeptuak garrantzi sentsoriala hartzen du argi-ñabardura bakoitzean, bere lanaren behaketa estetikoa eta kontzeptuala bezain kolore-gama eta -tonalitate desberdinetan.

Partekatzea eta gozatzea da egilearen azken proposamena. Ikuslea den bisitariari dagozkio gainerakoak.

María José Romero.