"ETORKIZUNA DAGO, EGIA BALDIN BADAGO" Erakusketen hasiera
ordutegia
12:00 h
Gertaeraren xehetasunak
Aitor Arana- Maitane Azurmendi- Iñaki Berazategi- Gernika 1937-IV-26 Erakusketa hauei hasiera emango diegu Kultur Etxean. Egileak gurekin izango ditugu. “ETORKIZUNA DAGO, EGIA BALDIN BADAGO” lemapean,
Gertaeraren xehetasunak
Aitor Arana- Maitane Azurmendi- Iñaki Berazategi- Gernika 1937-IV-26
Erakusketa hauei hasiera emango diegu Kultur Etxean. Egileak gurekin izango ditugu. “ETORKIZUNA DAGO, EGIA BALDIN BADAGO” lemapean, Kolonbiako Egia Argitzeko, Bizikidetza Sustatzeko eta Ez Errepikatzeko Batzordearen 2022ko Azken Txostena (Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko 2023ko Gernika Saria) aditzera ematen zaigun lemaren bitartez, lau erakusketa aurkezten ditugu, gerrari eta gerra bakoitzak eragiten duen minari buruzko lau begirada.Iraganekoak eta orainekoak.Gatazka armatuek izugarri eraldatzen dituzte pertsonen bizitzak. Beren biziraupen-moduak ukatzen dizkiete eta bizitza duina izateko dituzten aukerak kaltetzen dituzte. Kalte asko, gainera, konponezinak dira, eta aztarna sakonak eta iraunkorrak uzten dituzte. Aztarna horiek, gainera, denboran zehar iraun eta hainbat belaunalditan eragiten dute.Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenaren 86. urteurrena dela eta, hiru artisten lanak bildu ditugu, baita 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketaren testigantza grafikoaren zati bat ere, eta bata bestearen aurrean jarri ditugu, espazio eta formatu desberdinetan, baina elkarrizketa iraunkorrean euren artean eta dastatzera edo hausnartzera hurbiltzen diren pertsona guztiekin ere bai, gaur egun herrialdeek eta giza bizitzak suntsitzen dituzten gatazken inguruan.
AITOR ARANA “Gernika, 1937. Amesgaiztoak amesten” (Foru Plaza)
MAITANE AZURMENDI “Azken bidaia” (Kultur Etxea)
IÑAKI BERAZATEGI “1930-1939. Gerra zibila hobeto ulertzeko irudiak Euskadin” (Elai Alai aretoa)
“GERNIKA 1937-IV-26” (Foru Plaza)