“FAIR SATURDAY 2022”, SOMEKO BANDA SINFONIKOA ETA ANDRA MARI KORALA
Gertaeraren xehetasunak
Aurton azaroaren 26an, larunbata ANDRA MARI KORALA eta SEGUNDO OLAETA MUSIKA ESKOLAKO BANDA SINFONIKOA elkarlanean arituko dira kontzertu hunkigarri eta solidarioa eskeiniz. Errepertorioa Euskal Herritik hasi eta
Gertaeraren xehetasunak
Aurton azaroaren 26an, larunbata ANDRA MARI KORALA eta SEGUNDO OLAETA MUSIKA ESKOLAKO BANDA SINFONIKOA elkarlanean arituko dira kontzertu hunkigarri eta solidarioa eskeiniz.
Errepertorioa Euskal Herritik hasi eta unibertsoraino eramango gaitu. Mikel Laboa edo Benito Lertxundi abeslarien kanta goxoak entzungo ditugu, baita ere mundu mailan izarrak diren Lady Gaga edo Stevie Wonder bezalako jazz edo disko kutsua duten kantak ere. Eta oso omenaldi berezia emango da bertan, duela gutxi galdu dugun Ennio Morricone maisuari ere, bere sinfonismo eta melodia ederrez jositako The Mission soinu-banda interpretatuz.
Sarreren salmentatik eskuratuko den diru- bilketa guztiak, amaiera solidarioa izango du eta 2022an izaera kulturala duen GKE bati emango zaio.
ZUZENDARITZA MUSIKALA: ARTUR SUSTATXA
ABESBATZA ZUZENDARIA: CAROLINA FETESCU
Gogoratu:
NON: LIZEO ANTZOKIA
NOIZ: 2022/11/26 LARUNBATA
ORDUA: 19:30ean
SARRERAK: 5 € (ekarpen solidarioa) ; ONLINE eta LIZEO ANTZOKIKO LEIHATILAN
Oharrak
Kontzertuaren antolatzaileak, elkarlanean, Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoa eta Andra Mari Korala.