"GABON KONTZERTUA" Andra Mari Korala

lr.21abe.20:0020:00 "GABON KONTZERTUA" Andra Mari KoralaAndra Mari ElizaJarduera motaMúsicaDOAN

Gertaeraren xehetasunak

Belen Abadiaren omenez gabon kontzertua.

Belen Abadiak beti izan zuen musikarekiko begirune handia. Umetan, Karmelitetan ikasten zuela, gitarra klaseak jaso zituen eta etxean bere neba Albertorekin batera lehenengo duetoak egin zituen. Ondoren, institutu garaian, Institutuko koruaren parte izan zen Don Ricardoren gidaritzapean. Baita Elai-Alai dantza taldearen parte. Urte batzuk beranduago, Andra Mari Korala sortu zenean, herrian egiten ziren kontzertuetara joaten zen entzule bezala eta koralak izan dituen zuzendari guztien lana beti goraipatu izan zuen. Larraitz Gorriño zuzendari zela, bere seme Iñaki Andra Mari Koralaren parte hartzaile zuzen bilakatu zen eta honek koruarekiko harremana estutzea ekarri zuen. Beranduago, Carolina Fetescuren gidaritzapean, koralaren parte izatea erabaki zuen. Bertan disfrutatu ahal izan zuen bere pasioaz azken urteetan. Eskerrik asko Andra Mari Korala Belenen bizitzaren parte izateagatik. (Belen Abadiaren familia).