"GURE BIZITZAREN FILMAK", ESTRENALDIA

or.16abe.20:0020:00 "GURE BIZITZAREN FILMAK", ESTRENALDIALizeo AntzokiaJarduera motaZine-Kluba4'50€

Gertaeraren xehetasunak

Gernikako Zineklubaren 40 urteak errazak dirudite, 4 segunduko esaldi batetan laburbiltzeko,baina ilusio asko daude  barruan eta jende askoren lana ere , era errazean adierazteko. Gure asmoa oso simplea izan da: Zineagaz disfrutatu eta ahaleginak egin beste askok ere 7garren artearekin gozatu dezaten.Erakusketa honek Zineklubaren ibilbide oparoaren izpi bat besterik ez da.Horregatik “Errodaje” hitzaren esanahi biak nahai izan doguz goraipatu: alde batetik sorkuntza zinematografikoa eta beste aldetik fenomeno zinematografikoaren ikasketetan sakondu.

Azkenik,lan guzti hau burutzen lagundu diguten guztiei gure esker beroenak luzatu, hau da: Ikusle,zinemazale eta antolatzaileei esker anitz, beraien laguntza barik ez bai zan izango posible eta ,era eder honetan , gure Zineklubaren 40 urte hauek  , inondik inora burutzea.

40.urte honetan filma bat grabatu dugu eta honen estrenaldia Gala batekin ospatuko dugu Lizeo Antzokian.
Gala honetan Eneritz Artetxe eta Josu Goikoetxearen eskutik egingo da aurkezpena. Segidan SOMEren banda sinfonikoak, zine doinuak interpretatuko ditu: Ennio Morricone, La La Land. Txikiantzerkia ere izango dugu, “40. Urteurrena”: Sardo Irisarriaren lagunak, eta honen ostean “Gure bizitzaren filmak” dokumentalaren estreinaldia. Zuzendariak: Pedro Durana eta Doru-Ionut Prisacariu dira.

Azkenik, Gala honi bukaera emateko eskerrak eta agurra, Juan Luis Ugalde Zine klubaren sortzailea, Pedro Durana eta Doru Ionut Prisacariu, dokumentalaren egileen eskutik.