"Memoria anitza. Miranda de Ebroko konzentrazino-esparruaren ahanzturaren ganean eregi”, Berbaldia

og.29mai.18:3020:0018:30 - 20:00 "Memoria anitza. Miranda de Ebroko konzentrazino-esparruaren ahanzturaren ganean eregi”, BerbaldiaKultur EtxeaJarduera motaJardunaldi eta hitzaldiakDOAN

Gertaeraren xehetasunak

EDUARDO GARCÍA NIETO (Miranda Memoria)
Miranda de Ebroko Kontzentrazino-Esparrua martxan egon zan 1937ko ekaina-bagilatik 1947ko urtarrilera arte., eta Espainian zarratutako azken esparrua izan zan. Bertatik aldikadaz aldikada jatorri eta nazionalidade askotako 60.000 preso baino gehiago pasau ziran. Lekuaren aukeran garrantzi handikoa izan zan aparteko kokalekua eta komunikazino ezin hobea eukazala.hasikeran 1500 pertsonarentzako diseinatutako esparrua izan arren, laster gainditu ziran mugak beti be bertaratutakoen presoen bizi-baldintzen kalterako. 1941era arte batez be errepublikanuentzako esparrua izan zan, baina handik aurrera presoak II. Mundu Gerrako zen nazioarteko Brigadista atzerritarrentzako izan ziran.
Miranda de Ebron egondako errepublikanu batzuk denporagarrenean larri gaixotu eta eta handik 1938-1940 tartean Gernikako Gerra-presoen Ospitale Mlitarrera ekarri ebezan eta berton hil ziran.
PIPERGORRIk berbaldi honen proposamena egiten dau hainbeste errepublikazaleren heriotza ekarri eban kontzentrazino-sistema frankista ha hobeto ezagutzeko eta Gernikako ospitale militarragaz lotzeko: eta holan ezagutu izan doguz aurreko urteetan Joseba Egigurenen eskutik URDUÑAko esparrua eta MªJosé Noguésen ahotik muga alboan egoan IRUN herriko kontzentrazino esparrua.
Eduardo GARCIA NIETO Miranda de Ebroko Kont. Esparruaren historiaren Miranda Memoria arte proiektuaren zuzendaria da. Arte behargina da arte garaikidean eta hezkuntza proiektuetan aditua. Vitoria-Gasteizko Montehermoso Zentroko Hezkuntza atalburua izan da eta parte hartu dau arte proiektu eta argitalpen artistiko ugaritan.

Antolatzailea: Pipergorri Kultur Alkartea