"Kausa bat, Kantu bat", Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoa eta Ingurumenaren Munduko Eguna

og.02eka.11:3011:30 "Kausa bat, Kantu bat", Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoa eta Ingurumenaren Munduko EgunaLizeo AntzokiaJarduera motaKontzertuakDOAN

Oharrak

Ekainak 3, ostirala, 11:30ean

Gertaeraren xehetasunak

Gernika-Lumon 500 ikaslek bat egingo dute Ingurumenaren Munduko Egunean ospatuko diren ekitaldiekin.
Ekainaren 5ean Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzen da eta Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak batuko ditu klima-arazoarekiko “Kausa bat, Kantu bat” sentsibilizazio-ekitaldian parte hartzeko.
Ekitaldi hauetan kutsaduraz, desforestazioaz, iturri hidrikoen desagerpenaz eta, batez ere, baliabide naturalen gehiegizko ustiapenak planetara ekartzen dituen ondorioez hitz egingo da.
Gernika-Lumoko Allende Salazar, Seber Altube, San Fidel, Mertzede eta Barrutia eskolek ez ezik, Muxikako Urretxindorrak eta Arteagako Montorrek ere parte hartuko dute ekitaldian.
Zazpi ikastetxetako 500 ikaslek beren ekarpena egingo dute musikaren, koreografien eta bertsoen bidez klima-aldaketaren arazoari, itxaropenei eta klima-aldaketa planetan eragiten ari den ondorioak arintzeko egin nahi dituzten ekintzei buruz.
Ekitaldiak ekainaren 2an eta 3an izango dira, LIzeo Antzokian goizeko 11:30ean.