"KIKO VENENO", Lekuek Festibalaren inaugurazioaren kontzertua
Gertaeraren xehetasunak
LEKUEK FESTIBALA 2023LEKUEK FESTIBALAREN 10. URTEURRENA OSPATZEKO, KIKO VENENO LIZEO ANTZOKIAN
Gertaeraren xehetasunak
LEKUEK FESTIBALA 2023
LEKUEK FESTIBALAREN 10. URTEURRENA OSPATZEKO, KIKO VENENO LIZEO ANTZOKIAN
Estatuko musikaz ari bagara, hizpidera nahitaez ekarri beharrekoa dugu Kiko Veneno, inork ez bezala jakin baitu urteen joan-etorriari eta musika berriei moldatzen; izan ere, sormen-iturri agorrezina erakutsi du egin duen disko bakoitzean. Sortzaile baitezpadakoa da zalantzarik gabe, haren lanari esker errazagoa baitzaigu Espainiako musikaren moldakortasuna eta aniztasuna ulertzea. Hirurogeita hamarreko lehen urteetan, belarri zolia zeukan jada musikari honek, interesatzen eta gustatzen zitzaionaren xerka beti.
José María López Sanfeliuk, zeina Figueresen jaio baitzen aita han zebilelako lanean, Espainiako musika modernoaren jardunbide liluragarrienetariko bat zertzen du, baldin eta modernotzat hartzen badugu garaian garaiko bilakaera etengabean dagoena eta belaunaldien joan-etorriarekin bat datorrena. Camarónek ospetsu egin zuen Volando voy entzutetsua sortu zuen besteak beste, eta etengabe sortu ditu gaur-gaurkoak diren kantuak, esate baterako C. Tanganarekin batera sorturiko Los Tontos, edo Días Raros kantu berritzailea, konfinamendu-garaian sortu eta grabatu zuena. Sombrero roto diskoa egin zuenean, berriz, txunditurik utzi gintuen berniz elektronikoan bildutako proposamen batekin, lan horretan ez baitzen falta erritmo tribalik, pop-eiteko kanturik, baladarik edo kantu melodikorik.
Lekuek Festibalaren X. urteurrenean, Los Delincuentes taldeko kide izan zen Diego Ratón izango du bere ondoan.