"LA FORZA DEL DESTINO" Opera gaua

al.03aza.09:4909:4909:49 - 09:49 "LA FORZA DEL DESTINO" Opera gaua

Gertaeraren xehetasunak

ABAOk eta Gernika-Lumoko Kultur Etxeak elkarlanean, G. Verdiren “La forza del destino” opera ezaguna ikustera joateko aukera paregabea eskainiko dute azaroaren 3an.
SARRERAK:
60 €, 55 Laguna txartelarekin, Bilbora joan etorriko autobusa eta ikuskizunerako sarrerak izango dituzue eskuragarri Kultur Etxean urriaren 1etik aurrera agortu arte.
Ez galdu aukera eta erosi zure sarrera!

ORDUTEGIA
19:30 h.-23:10 h.
Autobus geltokitik irteera 18:00. Euskalduna Jauregitik bueltan 23:30.

ABAO Bilbao Operak urrian ekingo dio denboraldiari Giuseppe Verdiren La forza del destino lanarekin. Lirismo eta dotorezia hunkigarriko eszenaz betetako espainiar kutsuko drama erromantikoa da, pasarte komiko eta satirikoekin tartekatzen dena, non Verdiren grina sortzaileak istorio konplexu bat maisulan bihurtzen duen.

Lau ekitaldiko opera hau Verdiren errepertorioko berezienetako bat da, eta Leonora, Calatravako markesaren alaba eta Don Álvaro, inken errege-familiaren ondorengoa, zorigaiztoko maitasunak kontatzen ditu. Carmen Solis sopranoa, ABAON lehenengo aldiz egongo diren Angelo Villari eta Ketevan Kemmozlde, Juan Jesus Rodriguez erreferentziazko baritono verdiarrarekin batera.

Musikari dagokionez, Lorenzo Passerini maisua Euskadiko Orkestraren buru izatera itzuliko da, bere obertura ospetsuarekin partitura zabal eta eder hau zuzentzeko.

Agertokian, ABAO Bilbao Operaren ekoizpen bat, Ignacio Garcíak asmatua, ekintza Espainiako gerra zibilera eramaten duena eta bere eszenografia dinamikoa eta teatrala, indar espresiboz beterik dagoena. Ignacio Garciak eta Cesidio Niñok material birziklatutik sortutako jantziak iraunkortasun eta berrikuntza estrategia baten alde daude.