"LAKRIMOSA", GAUDEAMUS KORALA
Gertaeraren xehetasunak
Julia Foruriak zuzendutako GAUDEAMUS koralak LAKRIMOSA ikuskizuna aurkeztuko du. Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrena dela eta, GAUDEAMUS abesbatza osatzen duten artista gazteek iraganarekin duten loturari balioa
Gertaeraren xehetasunak
Julia Foruriak zuzendutako GAUDEAMUS koralak LAKRIMOSA ikuskizuna aurkeztuko du.
Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrena dela eta, GAUDEAMUS abesbatza osatzen duten artista gazteek iraganarekin duten loturari balioa eman nahi diote, aitona-amonen memoria historikoari hain zuzen.
LAKRIMOSA ikuskizuna performance gisa aurkezten da. Bertan, arte eszenikoak (musika, dantza) eta ikus-entzunezkoak (argazkiak, irudiak) agertzen dira, hizkuntza artistiko desberdinen bitartez, gure egungo errealitateari zentzua ematen dioten iraganeko bizipenak transmititu ahal izateko.
Identitate hori gure egunerokotasuna osatzen duten gauza txikietan islatzen da, hau da, batzuek besteekiko dituzten zainketa arduretan.
Lanak hainbat ñabardura ditu, osotasun bateko hainbat zati, eta nabarmentzekoak dira Jon Artetxe musikari gernikarraren Songs of Sanctuary musika lana eta dantza garaikideko Aukeran konpainiaren “Gernika, mihise gaineko dantza” lana.
Musikaren eta dantzaren bidez, gure senitartekoak izango dira, bonbardaketan hil zirenak zein handik bizirik atera zirenak, 1937ko apirilaren 26ko tamalgarri hartan gertatutakoa gogoraraziko digutenak eta zelan aldatu zen betirako euren bizitza eta gurea.
Egungo azken gertaerek eta gure etxeetatik oso gertu bizitzea tokatzen zaigun gerrak, iraganari, orainari eta guztion artean eraiki nahi dugun etorkizunari buruz hausnartzera eraman behar gaitu.
Ez ahazteko eta berriz ez errepikatzeko.
GERRARIK EZ!
SARREREN SALMENTA: DEGUSTACIÓN LURGORRI, BAR LA BOCA, OMAGO DIETÉTICA, ESTANCO RENTERIA,
JAI ALAIKO FRONTOIKO TAKILLAN (ASTEAZKENETIK OSTIRALERA / DE MIÉRCOLES A VIERNES DE 17:00 A 19:00)