"MUGAN", Beatriz Sánchez & Audience, bideoklip esperimentala eta erakusketa.
Gertaeraren xehetasunak
Mugan bidaia koaderno bat da, ihes egiteko beharrean eta bidaia latz baten zailtasunei aurre
Gertaeraren xehetasunak
Mugan bidaia koaderno bat da, ihes egiteko beharrean eta bidaia latz baten zailtasunei aurre egiten dabilen ororen bidaia koadernoa. Etengabea da inongo babesik gabe, baldintza oso gogor eta larrietan muga zeharkatzera datozen pertsonen jarioa.
Obra hau, ohiko kodeetatik haratago doan musika eta irudien bidegurutze bat da, non ikuspegi abstraktu eta esperimentala ardatz hartzen dituen.
Audience musika taldeak azken 20 urteotan izaera desberdineko hainbat proiektutan parte hartzeko grina erakutsi du. Oraingoan, SoinuLabor, soinuen laborategiaren eskutik “línea beltzak” zeharkatu edota izaera apurtzaile eta berritzaileak aktibatu asmoz, Irungo Harrera Sarea eta AFI-IAE Irungo Argazki Elkartearekin esperientzia trukaketa baten proposamenarekin datoz. Bideoklip formatuko pieza esperimental bat da, Beatriz Sánchez artistak zuzendutako lanaren emaitza. Erakusketan, argazkiekin batera, Beatriz Sánchez & Audience-ek egindako bideoklip esperimentala ikusteko aukera izango dugu.
Erakusketa Lekuek Festibalaren parte da, Festibalean egingo diren jarduera ugarietako bat dugu.
Gernikako LEKUEK Festibala
www.gernikakolekuek.com
Antolatzailea
Oharrak
Martxoak 19, inaugurazioa 12:00etatik 14:00etara
Martxoak 19, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
Martxoak 20, 10:00etatik 13:00etara
Martxoak 21, 10:00etatik 13:00etara