"NO SOMOS JUGUETES", LIDE KALTZADA, JORGE LLANGIL
ordutegia
10:00 h - 20:00 h
Gertaeraren xehetasunak
Lide Kaltzada Arte Ederretako lizentziaduna da (EHU-UPV / 2004), eta doktoretza-ikastaroak eta ikerketa-proiektua ere egin zituen. Zenbait sari irabazitakoa, 2006ko ERTIBIL, Bizkaiko UHUNen VI. Lehiaketa eta Europa mailako
Gertaeraren xehetasunak
Lide Kaltzada Arte Ederretako lizentziaduna da (EHU-UPV / 2004), eta doktoretza-ikastaroak eta ikerketa-proiektua ere egin zituen. Zenbait sari irabazitakoa, 2006ko ERTIBIL, Bizkaiko UHUNen VI. Lehiaketa eta Europa mailako Antonio López X. lehiaketaren bigarren saria, eta lanak ikusgai leku besderdinetan dituena: Gernikako Euskal Herria Museoan, Bilboko Batzar Nagusietan, Bizkaiko UHUNean eta Bartzelonako MEAMen.
Azkenaldian Murtziako El Punto Rojo galeriarekin lan egin du, eta pintura akademia bat du.
Jorge Llangil Arte Ederretako lizentziaduna da( EHU-UPV /2006), Arte ederretako Ikerketa eta Sorkuntza Masterduna(2015), eta gaur egun lanean ari da Arte Garaikideko Ikerkuntza tesian.
Hainbat sari jaso ditu, hala nola: “Selección Caja Madrid Generaciones 2004”, “Selección concurso de Pintura de Pinto”, SWATCH ekitaldi zuzenekoa (Madril 2015; 2018) eta “Beca permanencia en la Antártida 2015” sariketako finalista.
NO SOMOS JUGUETES
Obra guztiz desberdinekin, Jorge eta Lidek ohiko prozedurekin jolastuz moldatutako lanak aurkezten dituzte. Prozedura horiek pintura-kaxa baten eta hari-kaxa baten artean egon daitezke, eta formari buruz aurrez ezarritako printzipioari buruzko sentimenduak ehuntzen dituzte. Printzipio hori, askotan, jostailutzat baino ez da hartzen, komunikabideen eta erakusketa-espazioen arteko denbora-espazioaren deskonexioaren ondorioz.