"POPEL", OIER PLAZA

lr.25api.19:0019:00 "POPEL", OIER PLAZALizeo AntzokiaJarduera motaZinemaDOAN

Gertaeraren xehetasunak

ESKER ONA EGIN BEHAR ZEN LANARI

Oier Plaza gernikarrak zuzendutako POPEL dokumentala “zauriak ixten lagunduko digun memoria ariketa bat” da bere hitzetan

Memoriaren ariketa honetan, Oier Plazaz gain, Unai Eguiak parte hartu du, eta ikerketa bat hasi du Enric Moner errepublikar kataluniarrarekin, nazien esparruetara deportatua izan zena, eta Anton Gandariasekin, erbestean Gestapok harrapatutako Anjel Lekuona osaba ikertu zuena, zer gertatu zen argitzeko. Haien bideak gurutzatu egin ziren eta ikerketek Pragara eraman zituzten. Bertan, František Suchde eta bere semearen historia harrigarria aurkitu zuten, nazismoaren 2.000 biktimaren errautsak gordetzeagatik euren bizitzak arriskatu zituztenak.

Oier Plazak, Unai Eguiak eta Anton Gandariasek osatzen dute Europa osoa zeharkatu eta Pragan amaitzen den istorio hau; eta Aitor Etxebarria gernikarraren soinu-banda eta Kote Kamachoren animazio-irudiek lagunduta.

89. urteurrena dela eta, Gernikako bonbardaketaren urteurrenean, omenaldia egin nahi diogu “etorkizuna eraikitzeko lan-tresna gisa memoria berreskuratzearekin zerikusia duten balio partekatuak dituen itxaropen, erresistentzia eta lan onaren historia kontatzea” ahalbidetu duten pertsona horien guztien lanari.

Aurkezpena:

Amaia Uribe

Parte hartzaileak:

Mikel Garteiz- Goxeaskoa, Txekiako Ohorezko Kontsula Bilbon
Jose Mari Gorroño, Genrika-Lumoko Alkatea

Filmaren lan-taldea: Oier Plaza, Unai Egia eta Anton Gandaarias

Koordinatzailea: Cristina Arana