"ROCK & BAND 2024", "Segundo Olaeta" Musika Eskola Publikoa
ordutegia
22:00 h
lekua
Kaleko Jarduera
Foru Plaza, 2, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia
Oharrak
Kontzertua San Juan Ibarra Plazan
Gertaeraren xehetasunak
Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoko BANDA SINFONIKOAk itxiera emango dio 23-24 ikasturteko aste
Gertaeraren xehetasunak
Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoko BANDA SINFONIKOAk itxiera emango dio 23-24 ikasturteko aste kulturalari San Juan Ibarra Plazako jaien harira.
Aurton gogotsu heltzen dira Rock N’ Band ikuskizunaren 12. ediziora. San Juan gau magikoen paisaiarekin oholtzaratuko dira SOMEko Banda Sinfonikoko 50 musikari, Rock Konboa eta eskolako 8 abeslari, Ross dantza eskolako lagunekin indarrak batuz eta auzoko jaiak girotuz.
Bertaratzen diren ikusleek errepertorio zabal eta anitzaz disfrutatzeko parada izango dute, Eskorbuto taldearen Punk doinuetatik abiatuz eta nazioareko mailan talde entzunenak aurkeztuz, besteak beste Dua Lipa, Daft Punk, Camila Cabello, Katy Perry edo Ava Max talde errepikaezinaren abestiak berrasmatuz soinu sinfonikoz jantzita.
Eta Euskal Herriko Rock talde emankorrenak sorturiko kantu ikonikoak entzungo dira ere, ezinbestekoak diren Itsasoa Gara (Ken 7 ), Bang Bang txiki txiki bang bang (Gatibu), Kantu bat (Bulego), edo Aukera berriak (ETS). bezalakoak eskeiniz.
Gernika eta eskualdeko etorkizuna eta orainaldi musikala zuzenean izango dugu San Juan Ibarra Plazan. Erdu geugaz kantan eta dantzan !
Eskertu eta baita zoriondu ere batetik Beñat A., Musika Eskolako ikaslea, aurtengo kartelaren egilea delako; eta bestetik, Ross Dantza Eskola proiektu honetan beste urtebetez parte hartzeagatik.
Non: San Juan Ibarra Plaza
Noiz: Ekainak 21 OSTIRALA
Ordua: 22:00 ( 75 minutuko iraupena )
19:30ean TRIKITIXA TALDEAren kalejira Musika Eskolatik hasita herrian zehar San Juan Ibarra Plaza arte.
ANTOLATZAILEA: SEGUNDO OLAETA MUSIKA ESKOLA PUBLIKOA
PARTEHARTZAILEAK: SOME & Ross Dantza Eskola