"ROCK N`BAND" SOME

or.19eka.22:0023:0022:00 - 23:00 "ROCK N`BAND" SOMESAN JUAN IBARRAJarduera motaKontzertuakDOAN

Gertaeraren xehetasunak

Gogotsu dator aurton  Rock N’ Band ikuskizunaren 15. edizioa San Juan Ibarrako jaien harira. San Juan gau magikoaren paisaiarekin oholtzaratuko dira SEGUNDO OLAETA BANDA SINFONIKOA osatzen duten 50 musikariak, Rock Konboa eta eskolako hainbat abeslari batuta. Ross dantza eskola, Elai Alai Dantzari Taldea eta Swingtxakun lagunekin indarrak batuz eta auzoko jaiak girotuz.

Bertaratzen diren ikusleek errepertorio zabal eta anitzaz disfrutatzeko parada izango dute, LA RAIZ  taldearen Entre poetas y presos edo  ANTONIO FLORES handiaren No Dudaría interpretatuz. Rock gordina ere eskeiniko da bertan, NIRVANA, GUN´S and ROSES, IRON MAIDEN, OZZY OSBOURNE bezalakoetatik pasatuz. Naziorteko mainstreamera begira ipiniko gara ere, Koreako K-POP taldearen Golden famatua zuzenean jotzen edo Eurovision festibaletik irtendako Euphoria abesti elektronikoa berrasmatuz. ABBA talde suediarraren kanta arrakastatsuenak ere dantzatuko ditugu.

Eta Euskal Herriko Rock talde emankorrenak sorturiko kantu ikonikoak entzungo dira ere, ezinbestekoak diren KALAKAN taldearenSagarra Jo,  LA POLLA RECORDS AguraindarrenEllos Dicen MierdaedoNo somos nada eta KEN 7 taldearenZapalduen Olerkia pieza erraldoia sinfonismoz beterik aurkeztuta.

Gernika eta eskualdeko etorkizuna eta orainaldi musikala zuzenean izango dugu San Juan Ibarra Plazan. Erdu geugaz kantan eta dantzan !

ZUZENDARI MUSIKALA: Artur Sustatxa

Non: San Juan Ibarra

Noiz: Ekainak 19 – OSTIRALA

Ordua: iluntzeko 22etan – Iraupena: 60 min.

ANTOLATZAILEA: SEGUNDO OLAETA MUSIKA ESKOLA PUBLIKOA

PARTEHARTZAILEAK: SOME + Ross Dantza Eskola + Elai Alai Dantza Taldea + Swingtxakun