"RUDE-BIZPERADA, X.RUDELARI EGUNA", RUDELARIAK
Gertaeraren xehetasunak
BROKEN BROTHERS BRASS BAND Broken Brothers Brass Band 2006an Iruñean sortutako jazz musika taldea da.2006an Amama Luisa Brass Band taldeko hainbat kidek sortu zuten
Gertaeraren xehetasunak
BROKEN BROTHERS BRASS BAND
Broken Brothers Brass Band 2006an Iruñean sortutako jazz musika taldea da.
2006an Amama Luisa Brass Band taldeko hainbat kidek sortu zuten talde berria. New Orleans-eko talde berrien soinua dute funk, gospel eta jazz modernoa jorratzen baitute emanaldietan[2]. 2012an atera zuten aurreneko diska eta ondorengoak bi urtetik behin plazaratu dituzte. Euskal Herriko eta inguruko lurretako jaialdietan jo izan dute, Donostiako jazzaldian, Getxoko jazzaldian, Zaragozako Jazz al margen jaialdian, Iruñeko jazzaldian, Zornotzako Haizetara jaialdian…
THE OLDIANS
Eguzkia goizero jaikitzen den bezala, musikak ere bere izateari eutsiko dio. 2020ko otsailaren erdialdera, The Oldiansek estudioko zazpigarren albuma aurkeztu zuen, honako hau: «Roots, N ‘Soul (Nice & Easy )», eta handik gutxira pandemian sartu ginen. Asmatu ere asmatu egin zuen, eta, talde katalanak zuzeneko diskoa aurkeztu zuen, agertokietako etenaldi orokorra eta itzalaldi musikala baino lehen. Urte amaieran, The Oldians taldeak Kataluniako hiriburuan zuen fetitxe santuetariko batean berriz ere elkartu ziren zuzeneko 4 abesti grabatzeko, horietako hiru azken diskoari zegozkionak eta klasiko bat bere bosgarren eta bikoitza zen albumetik (Out of the blue) ateratakoak. Hala eta guztiz ere, 2020a bitxia izan arren, talde katalana inspiratuta dago, eta, amarrurik gabe, motibo biribil eta beharrezko bezain bikain bat eskaintzen digu musikan konfiantza izaten jarraitzeko, musika gure bizitzaren motorra baita, izan ere.