"RUPER ORDORIKA BAKARKA", KONTZERTUA

lr.07mai.19:0019:00 "RUPER ORDORIKA BAKARKA", KONTZERTUALizeo AntzokiaJarduera motaKontzertuak12€ (Laguna 9€)

Gertaeraren xehetasunak

Ruper Ordorika ahots bereziko kantaria dugu, musikaltasun oparoaz gain, testu bikainak lantzen dituena. Bere ibilbidean, disko haundiak osatu ditu bai bere kantu ezagunekin, bai eta “Hiru Truku” taldearekin, Euskal Herriko kantu zaharrei buruzko hiru, hain zuzen.

Ruper Ordorika maila gorenean dabil euskal musikan, dela berak idatzitako kantuekin, dela Bernardo Atxaga edo Joseba Sarrionandia bezalako idazleen testuekin. Oihartzun sakoneko abesti-egilea dugu.

Oraingoan, “Bakarka”, ahots eta gitarra soilez arituko zaigu. Kontzertu berezia… Era elektrikoan nahiz era akustikoan mugak gainditzeko gai den musikaria dela erakutsi du Ruper Ordorikak.