"Teatro Liceo" Esku programak 1945-1955

az.17Otsa.(Otsa. 17)00:00or.12mar.(mar. 12)23:50(Otsaila 17) 00:00 - (Martxoa 12) 23:50 "Teatro Liceo" Esku programak 1945-1955Artekalea (Gernika-Lumo)Jarduera motaErakusketa

Gertaeraren xehetasunak

Lizeo Antzokia Gernikako areto enblematikoetako bat dugu eta bertan era askotako jarduera kultural izaten dira, zinematografikoak bereziki. Gerra zibila baino lehen inauguratua, bonbardaketan guztiz suntsitua izan zen. Ondoren, 1945ean ireki zen berriro “Guadacanal” filma eskainiz. Erakusketa honekin, datorren urtean 40 urte beteko dituen Gernikako Zine Klubak omenaldi xume bat egin nahi dio kulturgune garrantzitsu horri, 1945-1955 hamarkadan hain ezagun eta erabiliak ziren esku-programa eta kartel artistiko batzuk erabilita, gure historiaren zati baten adierazle oso argiak direlako.