"Uniko", Teatro Paraíso

ig.21mar.17:0017:00 "Uniko", Teatro ParaísoLizeo AntzokiaJarduera motaFamilientzako ikuskizuna5 € (Laguna 3,75€)

Gertaeraren xehetasunak

Paul seme bakarra da, bere etxeko erregea, alegia. Irati arrebaren jaiotzaren ondorioz, maitea izateari uzteko beldur handia izango du, eta horrek familiaren egonkortasuna mehatxatuko du.
ÚniKo 6 urtetik gora dituzten edozeinentzako ikuskizuna da; haur batek bere anai-arreba jaiotzean izan dezakeen jeloskortasuna, eta horren eragina bere ingurunean, erakustea du helburu. Txotxongiloak eta antzerki errealista nahastuz, jeloskortasunari helduko diogu, eta aurrez aurre begiratuko dugu gaia umore-sena inoiz galdu gabe.
Paul, gurasoak, arreba Irati, amona, Paulen andereñoa, eta Richi (Paulen hartz-peluxea, bere kontzientziaren alter ego) igaroko dira antzeztokitik, familiako ikuskizuna eratuz. Haurrek zein helduek, guztiek hainbat egoera eta pertsonaiatan ikusi ahal izango dute bere burua.
Une atsegina izateko baliagarria izatea espero dugu eta, aldi berean, guztiok elkarbizitzari, hezkuntzari, autoestimuari, tristeziari, edo atxikimenduari buruz hausnartu ahal izango dugu.

Fitxa Artistikoa:
Euskarazko antzezlariak ……………………………………………………………. Maite Bayón
Aitor de Kintana
Ainara Unanue
Argiztapena biran ……………………….. Asier Calahorro (Kandela Iluminación)
Eszenografia eta arropa diseinua ………………………………………. Ikerne Giménez
Eszenografiaren eraikuntza ………………………………………… Cárpatos Decorados
Atrezzo ……………………………………………… Ana Fdez. Alonso eta Ikerne Gimenez
Argiztapen-diseinua …………………………………………………………………. David Alkorta
Musika-konposizioa ……………………………………………………….. Bingen Mendizabal
Musikariak ………………………………………………………………… Jon Aramburu (gitarra)
Koldo Uriarte (piano)
Kike Suarez Alba (programazioak)
Paul txotxongiloaren diseinua eta eraikuntza …………………………. Javi Tirado
Tucan eta Richi txotxongiloen diseinua eta eraikuntza Ana Fdez. Alonso
Txotxongiloak nola erabiltzeko aholkularitza ……….. Juan Pedro Schwartz
Ekoizpena ……………………………………………………………………………. Paraíso Antzerkia
Zuzendariaren laguntzailea ……………………………………………….. Aitor de Kintana
Dramagintza eta Zuzendaritza ………………………………………………… Iñaki Rikarte