Maiatza, 2022

or.20mai.19:00"ALDERRAY", TARTEAN TEATROA12€ (Laguna 9€)19:00 Lizeo AntzokiaJarduera mota:Arte eszenikoak

Gertaeraren xehetasunak

ALDERRAY pertsonaien ehiztaria eta istorio kontalaria da. Horretan aritu
da bizitza osoan, kalerik kale pertsonaia berezien bila ibiltzen. Sena du,
giza fauna ugarian, kontatzea merezi duten istorioak antzemateko.
Gero, edozein kale kantoi edo plazatan, istorio horiek kontatzen dizkie
entzun nahi dutenei, borondatearen truke.
Alderray errari bizi izan da beti, askatasun osoan, nahita aukeraturiko
bakardadean. Baina gaztaroa aspaldi joan zen eta orduko kemena
galdua dauka. Orain askatasuna eta bakardade erabatekoa zama bihurtu
zaizkio.
Une honetantxe agertu da bere bizitzan neska gazte bat, Alderrayren
lanaren mireslea, bere ondoan ofizioa ikasi nahi duena. Bizitzak
misantropo garratz eta asozial bihurtu du ehiztari zaharra, baina hala ere
bere ondoan onartuko du, MORROI gisa.

Antolatzailea

Kultur Etxea94 627 02 01