“BIDEAREN AMAIERAN”, Hortzmuga Teatroa

az.17abu.20:0020:00 “BIDEAREN AMAIERAN”, Hortzmuga TeatroaKaleko JardueraJarduera motaAntzerkiaDOAN

ordutegia

20:00 h

lekua

Kaleko Jarduera

Foru Plaza, 2, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia

Oharrak

ANTZERKIA SAN JUAN IBARRA PLAZAN IZANGO DA

Gertaeraren xehetasunak

Bidearen amaieran lanak, aita bat eta bere semea ditu protagonista; urteetan elkar ikusi gabe egon diren bi gizaseme. Alzheimerrak aitaren bizitza menderatzen duen bitartean, Drag Queen baten ibilbide profesionalak semearena definitzen du. Ordurarte, distantziak, gorrotoak eta gaitzespenak markatu dute haien arteko harremana. Baina, ahaidetasunaz ulertzen ez duen patuak bata eta bestea aurrez-aurre topatzera eramango ditu; jada ez dago atzera egiterik. Biek beldurrez edo zorionez amestu izan dutena gertatzear dago. Bidearen amaieran, kalerako endreduzko komedia bat da, hau da, vodevil emozional bat. Ez dugu soilik protagonisten arteko akats eta bizipen komikoz jositako komedia arin baten aldeko apustua egin. Ikus-entzulegoaren barrea eragiteaz gain, ikuskizun honetan emozioetan sakondu eta gogoeta egitea proposatzen dugu.

Ari nagusiari, hau da, 20 urtetik gora elkar ikusi gabeko aita-semeen arteko topaketa honi bigarren mailako beste hainbat trama gehitzen zaizkio; modu argian, umoretsuan eta ziztu bizian igaro eta ustekabeko amaiera batean bukatzen direnak, hain zuzen.

Bidearen amaieran lanean, edozein adinetako publikoarentzat oso ezagunak diren abesti arrakastatsuak erabiltzen ditugu, hala nola, Eurovisionen ezagun egin direnak. Kasu honetan, ezaugarri honek garrantzi handia du, izan ere, Pedro eta Pedrin gure protagonistek amankomunean duten ezaugarri bakarra baita. Garai batean, elkarrekin ikusi eta gozatzen zuten telebista-lehiaketa hau, biak ere jarraitzaile sutsuak baitziren. Hortaz, Musika aitaren eta semearen arteko lotura emozionala da, ez distantziak ez eta gaixotasunak ere desegin ezingo dutena, hain zuzen.