“EMAKUMEAK MUSEOAN”, BBK Artearen Ibilbidea

as.23abu.(abu. 23)10:00as.30(abu. 30)20:0010:00 - 20:00 (30) “EMAKUMEAK MUSEOAN”, BBK Artearen IbilbideaKaleko JardueraJarduera motaErakusketaDOAN

ordutegia

10:00 h - 20:00 h

lekua

Kaleko Jarduera

Foru Plaza, 2, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia

Oharrak

ERAKUSKETA DOMINGO ALEGRÍA PLAZAN IZANGO DA

Gertaeraren xehetasunak

BBK Artearen Ibilbidea

La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea dibulgazio artistikorako programak ibilbide berri bati ekingo dio Bizkaian. Proposamenaren gai nagusia emakumeek museoko bilduman duten presentzia da, artista eta irudikapen gai gisa. 2018tik aurrera, BBK Artearen Ibilbidea programak Bilboko Arte Ederren Museoko bildumaren aberastasuna eta kalitatea zabaltzen ditu bere aretoetatik harago, eta, aldi berean, herritarrak artera hurbiltzeko aukera errazten du. Oraingo honetan, helburu nagusi horri gehitu zaizkio emakumeak artean duen rola ardatz duten 40 artelan.

Erakusketa horren hirugarren edizioa izango da, eta kalitate handiko artelanen erreprodukzioak jarriko dira espazio publikoetan, BBKren eta museoaren ekimen bateratuari esker, eta hurrengo hilabeteetan (maiatzetik azarora) erakusketa jasoko duten Bizkaiko 26 udalerrietako udalen lankidetzari esker.

XV. mendean hasi eta gaur egunera arteko kronologia ardatz hartuta, margolanak, marrazkiak, kartelak eta argazkiak biltzen dira erakusketan. Horiek guztiek aukera ematen dute, alde batetik, artearen historian emakumea irudikatzeko izan diren moduei buruz hausnartzeko, eta, bestetik, deskubritzeko XIX. mendearen amaieratik aurrera, emakume artistek beraiek eman izan dutela, konbentzionalismoen kontra, munduaren eta bere buruaren ikuspegia.

Miriam Alzuri Museoko Arte Moderno eta Garaikideko kontserbatzaileak egin du proiektua, Hezkuntza eta Kultura Ekintza Saileko María Victoria Antoñanzasekin eta César Ochoarekin lankidetzan.

Erreprodukzioekin batera, dagokion iruzkina agertuko da (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez). Iruzkina doan eskuratu ahal izango da QR kode baten bidez, zeinak aukera emango baitu audio-fitxategiak gailu mugikorretan deskargatzeko. Bestalde, Hezkuntza Sailak doako bitartekaritza-programa bat jarri du abian, erakusketa ikustera hurbiltzen diren kultura-elkarteei bisita gidatuak egiteko eta bisitarien kontsultei erantzuteko.