Abendua, 2021

lr.04abe.19:00"ERIK ETA WIN", BUHAMEAK TALDEA12€ (Laguna 9€)19:00 Lizeo AntzokiaJarduera mota:Arte eszenikoak

Gertaeraren xehetasunak

“Beste gizon eredu bat agertu nahi dugu taula gainean baina ez burutik, erraietatik baizik”. Bi mutilen arteko laguntasuna kontatzen dute bertso musikatu bidez Ander Lizarralde eta Unai Muñoak: botere harremanak; ispilu aurrean jartzea; txanpon beraren bi aldeak izatea… gizontasun ereduak. Publikoa tarteka barre katartikotan lehertzen da, baina oso gordina da taula gainean gertatzen ari dena…

Hainbat diziplina artistiko batzen dira proiektu honetan, hala nola bertsoak, antzerkia, poesia, musika… Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek esperientzia eta egia propioak kontatuko dizkigute gai unibertsal bat aztertuz: harremanak. Doinu eta abesti berriak erakutsiko dizkigute. Hori guztia umorea protagonista dela, piano eta akordeoi soinuekin (Imanol Kamio) eta baxu eta gitarrarekin (Aitor Atxega) lagunduta.

Antolatzailea

Kultur Etxea94 627 02 01