Uztaila, 2022

or.15uzt.13:00og.15ira.14:00GERNIKARTE 2022Doan(Uztaila 15) 13:00 - (Iraila 15) 14:00 Kultur EtxeaJarduera mota:Erakusketa

Gertaeraren xehetasunak

ARTE KONEKTATUA

GERNIKA-LUMOKO KULTUR ETXEA. Erakusketa Gela
2022ko uztailak 15-irailak 15, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara. Larunbat, igande eta jai egunak itxita.
Uztailaren 15etik irailaren 15era bitartean “GERNIKARTE 2022” urteroko edizioa izango da Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Bertan, Urdaibai eskualdeko 27 artisten lana ikusi ahal izango dugu. Luis Iriondo edo Jose Antonio Urigüen margolari ospetsuak, ARTESKOLA pintura eskolaren sortzaileak, eta Danel Garai bezalako sortzaile gazteak, artea ulertzeko modu berriak eskaintzen dituztenak ikus-entzunezko teknologia berrien aplikazioarekin edo Lide Kalzada, emakumeek artean eta gizartean duten papera gogorarazten diguna.
Aurten ere erakusketa kalera atera eta modu digitalean egingo da, artea herritar guztien eskura jartzeko asmoz. Kartelaren irudi nagusia QR lotura bat da, eta horren bidez erakusketaren edukia ikusi ahal izango duzu, baita hura osatzen duten pinturak , argazkiak eta eskulturak ere.
Konekta zaitez artearekin!!
Kultur Etxean izango gaituzu zain esperientzia birtuala gauzatzeko.
Erakusketa uztailaren 15ean zabalduko da eguerdiko 13:00etan. Gonbidatuta zaudete!

Gernikako Merkatari Elkartuak lagundua

Antolatzailea

Kultur Etxea94 627 02 01

Oharrak

Erakusketa bisitatzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
Larunbat, igande eta jai egunak itxita.