"GUERNICA BERRIRO IMAJINATZEN", Ron English

az.14api.(api. 14)10:00og.27mai.(mai. 27)20:00(Apirila 14) 10:00 - (Maiatza 27) 20:00 "GUERNICA BERRIRO IMAJINATZEN", Ron EnglishKultur EtxeaJarduera motaErakusketa

Gertaeraren xehetasunak

Ron English AEBko artista garaikide bat da, Decaturren (Illinois) jaioa, 1959an. Marken irudiak eta publizitatea ikertzen ditu, eta kolorea erabiltzeko duen moduagatik eta komiki-liburuen collageak egiteagatik da ezaguna. Ron English gaur egungo artista emankor eta ezagunenetako bat da. Haren irudi ahaztezinak mundu osoko kaleetan, museoetan, filmetan, liburuetan eta telebistan zabaldu dira. Englishek POPaganda terminoa asmatu zuen, goi-mailako eta behe-mailako mugarri kulturalak (superheroien mitologiatik hasi eta artearen historiako sinboloekin –hala nola Picassoren “Guernica”rekin– buka) nahasiz sortzen dituen lanak deskribatzeko.

Hala dio Englishek bere lanaren inguruan:
“Guernica”ren 100 interpretazio baino gehiago egin ditut.
Gerta daiteke pertsona desberdinak erabiltzea eta konposizioa
zehaztasun handiagoz edo txikiagoz irudikatzea, baina
beti ari naiz oinarrizko mezu beraren gainean inprobisatzen
–aurreiritzi kulturalak gure narratiban tinko sartuta daudela
da mezu hori–. Nire “Guernica”k mundu mailako kultura
korporatiboaren produktu-kokapena nabarmentzen dute;
izan ere, kultura korporatiboak gerra entretenimendu gisa
erabiltzen du, eta entretenimendua gerra gisa.

Erakusketa hau Gernikako Bakearen Museoa Fundazioaren jabetzakoa da eta
hemendik biziki eskertzen dugu museoak Kultur Etxean ikusgai jartzeko
erakutsi duen prestutasuna.