Urtarrila, 2021

og.14Urt.(Urt. 14)09:00og.28(Urt. 28)20:00I. ZUBIRI "Pandemian bizi izandakoa"09:00 - 20:00 (28) Kultur EtxeaJarduera mota:Erakusketa

Gertaeraren xehetasunak

Pandemian bizi izandakoa
Itxialdian egindako marrazkiaz osatuta dago erakusketa bizi izandakoari irteera bat emateko, olea, akrilikoa, eta tintaren bidez. Margolan bakoitzak historio bat kontatzen digu, baietz asmatu?
Kalera: Itxialdia. Etxean den-denak inguratzen gaitu: familia, lana, une onak eta txarrak, teknologia, sukaldea, pentsamenduak, liburuak, berriak, egunak, orduak, minutuak…etengabea. Kanpoan, bitartean, hots sakonak askatasuna aldarrikatzen du: Kalera, kalera, bizitza kalean!
Ilaran: Itxita, etxetik irten barik, eta kalean? Ilarak, ilarak supermerkatuan, ilarak farmazian, ilarak okindegian…eta itxaroten dugun bitartean eguna badoa, denbora pausatzen da eta jendeak sortutako ilaran mudu bat agertzen da, beldurra, mesfidantza, antsietatea, begiradak, nekea,,,eta bat-batean, irribibarre bat!

ordutegia

14 (Osteguna) 09:00 - 28 (Osteguna) 20:00