Ekaina, 2022

og.23eka.18:00"PIRATEN ISTORIO BAT", ERRE PRODUKZIOAKDoan18:00 Kaleko JardueraJarduera mota:Kale Antzerkia

Gertaeraren xehetasunak

Jeffek hondartzako pantalanean arrantzara eraman du Charlie. Jeffi oso ondo ematen zaio arrantza egitea, eta kanabera botatzen duen bakoitzean, zerbait lortzen du. Charliek, ordea, ikusten ditu orduak pasatzen bere saskira eramateko ezer gabe… marea jaisten da eta Charlie ohartzen da hondarretan kutxa erdi lurperatu bat ikusten dela. Ireki eta mapa bat eta bidaia-egunkari bat aurkituko dituzte. Egunerokoa irakurtzen hasten dira eta piraten benetako istorio baten abenturak bizi dituzte.

Bidaia horretan, ikusle txikienek itsaso zakarraren zorigaitzak, gauaren magia eta adiskidetasunaren boterea ezagutuko dituzte. «Piraten istorio bat» keinu bidezko ikuskizuna da, bizkorra, dibertigarria eta familian gozatzeko modukoa.

ordutegia

18:00 h

lekua

Kaleko Jarduera

Antolatzailea

Kultur Etxea94 627 02 01