"SUPERCREMALLERAS" KONTZERTUA ARBOLAPEAN

og.21uzt.20:0020:00 "SUPERCREMALLERAS" KONTZERTUA ARBOLAPEANKaleko JardueraJarduera motaKontzertuakDoan

ordutegia

20:00 h

lekua

Kaleko Jarduera

Foru Plaza, 2, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia

Gertaeraren xehetasunak

“Aviones Con Vértigo” diskoa kaleratu ostean, talde gernikarra bueltan da abesti berriekin. Melodia eta mezu zuzen eta itsaskorragoak dituzten 3 abesti berri kaleratuko dituzte uda baino lehen.
Supercremalleras lau gaztek osaturiko pop rock taldea da. 2019an beraien lehen lan laburra argitaratu zuten, “Querer Sin Querer” deiturikoa, eta kontzertu batzuk eman eta gero, 2020 urtean zehar, Gernika-Lumoko Iparragirreko lokalean sartu ziren disko berria prestatzeko.
2020ko azaroan Sant Feliu de Guíxolsera bidaiatu zuten, “Aviones Con Vértigo” lana grabatzera, Santi Garcíaren (Sexy Zebras, La MODA, Berri Txarrak…) ekoizpenarekin eta soinu indie punkago bat lortuz. 2021 urtean zehar, diskoko lehenengo singleak kaleratu zituzten (Gominolas, Mi Autorretrato, El Puzzle…). Eta urri bukaeran, diskoa atera zuten. Penintsulatik ibili dira lan hau aurkezten (Bilbo, Madril, Iruñea…).
2022ko urte hasieran, eta kontzertu batzuk eman ostean, abesti batzuk grabatu zituzten Eñaut Gaztañagaren (Gaztain Estudioak, Grises, Ezpalak…) gidaritzapean soinu ilunago bat lortuz, baina taldearen esentzia eta sinadura mantenduz.