“FAIR SATURDAY 2022”, SOMEko Banda Sinfonikoa eta Andra Mari Korala

Zergatik kontzertu solidario bat?

Etorkizuna nola sortzen ari garen berpentsatzeko unea da. Egungo eredu sozioekonomikoak berrikusi behar dira, gizarte, ingurumen eta ekonomia-erronkei erantzuteko.

Eta, horretarako, gizarte bidezkoagoak eta garatuagoak eraikitzeko funtsezko elementu batzuk daudela uste dugu: Kultura, zientzia  eta enpatia soziala. Uste horietatik abiatuta sortu zen 2015ean Fair Saturday Fundazioa, Bilbon eta Bizkaian, kultura izaerako ekimen berritzaileen bidez, mundu bidezkoagoa, kultura ardatz bezala hartuta.

Eta zer da Fair Saturday?

Azaroko azken larunbatero, black friday egun kontsumistaren  biharamunean, Fair Saturday ospatzen dugu, artea eta kultura gizartearen erdigunean kokatzeko. Ziurgabetasun-garaian, inoiz baino beharrezkoagoa da artisten eta kultura eta gizarte-erakundeen lana aitortzea eta haien lana babestea, inpaktu positiboa sortzen eta sortzen jarrai dezaten. Gero eta hiri eta eskualde gehiago ari dira Fair Saturdayrekin ofizialki bat egiten munduan, egun paregabea sortuz eta pertsonen eta hirien arteko zubiak eraikiz.

GERNIKA-LUMOk ere bat egingo du proiektuarekin. Aurton azaroaren 26an, larunbata ANDRA MARI KORALA eta SEGUNDO OLAETA MUSIKA ESKOLAKO BANDA SINFONIKOA elkarlanean arituko dira kontzertu hunkigarri eta solidarioa eskeiniz. Errepertorioa Euskal Herritik hasi eta unibertsoraino eramango gaitu. Mikel Laboa  edo Benito Lertxundi  abeslarien kanta goxoak entzungo ditugu, baita ere mundu mailan izarrak diren Lady Gaga edo Stevie Wonder  bezalako jazz edo disko kutsua duten kantak ere. Eta oso omenaldi berezia  emango da bertan, duela gutxi galdu dugun Ennio Morricone maisuari ere, bere sinfonismo eta melodia ederrez jositako The Mission soinu-banda interpretatuz. Sarreren salmentatik eskuratuko  den diru- bilketa guztiak, amaiera solidarioa izango du eta 2022an izaera kulturala duen GKE bati emango zaio.

ZUZENDARITZA MUSIKALA: ARTUR SUSTATXA
ABESBATZA ZUZENDARIA: CAROLINA FETESCU
NON: LIZEO ANTZOKIA
NOIZ: 2022/11/26 LARUNBATA
ORDUA: 19:30ean
SARRERAK: 5 € (ekarpen solidarioa) ; www.kulturagernika-lumo.eus eta LIZEO ANTZOKIKO LEIHATILAN