“Las tres leyes de la naturaleza humano (y su influencia permanente)” liburuan, José Antonio Torrealday Llona jaunak bizitza osoko pentsamendu eta ideiak partekatzen ditu irakurleekin.
Egileak gizateriaren historia interpretatzen du eta pertsona bakoitza animatzen du bere historia pertsonala azter dezan, hobeto ezagutzeko eta, horrela, premiazko hobekuntzak behar dituen mundu baterantz begiratzeko.
Ba al dago utopia lortzea? Zein dira gure gizartearen etorkizuna baldintzatuko duten legeak?
- Espiritu kritikoaren hezkuntza eta garapena
- Emakumearen zeregina, etorkizuneko elementu erabakitzaile gisa
- Benetako demokrazia garatzea
Elementu horiek guztiek lotura dute 2030 Agendaren enuntziatuekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin, eta horiek guztiek osatzen dute ibilbide-orria giza garapen globala eta iraunkorra lortzeko bidean. Hori aztertzean, egileak funtsezko galdera batean oinarritzen da:
«Nork azalduko dizkit txarto izendatutako Homo sapiens gehienentzat gizateriaren historia hain krudela izatearen arrazoiak?»
Jokin Garatea Gernika-Lumoko Udaleko Kultura Zinegotziarekin hitz eginda, José Antonio Torrealday galdera horri erantzuten saiatuko da. Gaur egungo sistema demokratikoa zalantzan jarriko du, benetako protagonistak pertsonak izan beharko lirateke eta.
Oharra: Baimendutako edukiera betetzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik Kultur Etxean izena ematea.