Liburutegia, jalgi hadi plazara

Bernart Etxeparek 1545ean idatzitako Linguae Vasconum Primitiae euskal liburu parafraseatuz LIBURUTEGIA, JALGI HADI PLAZARA egitasmoa jarri dugu abian. Uda garaian udal liburutegia kanpora, plazara, mundura atara nahi dugu eta horretarako LIBURUTEGIA PLAZARA eta LETREN ETXEA jardueraz gozatzeko aukera izango duzue.

LIBURUTEGIA PLAZARA Foru Plazan egongo da eta bertan liburutegiko liburu, aldizkari eta egunkariak irakurri ahal izango dituzu,familia eta lagun giroan.
Ordutegia: 10:00 – 13:30

LETREN ETXEA, azken urteetan bezala auzoz auzo izango dugu ibiltari.
Uztaila, 3-14 Santa Luzia
Uztaila, 17-28 San Juan Ibarra
Uztaila, 31- Abuztua 11 Lorategieta
Abuztua 21- Iraila 1 San Juan Ibarra

Liburutegia, jalgi hadi kanpora
Liburutegia, jalgi hadi plazara
Liburutegia, jalgi hadi mundura