MARIJESIAK 2024

Marijesien tradizinoaren alderik ezagunena kaleko ibilera eta kantuak dira, bederatzi egunetan, 3 doinu erabilita bederatziurrena betetan. Baina ondare inmaterial horren alboan badira etxeetan familiaren papelen artean urteetan ondo gorde diran eskuz egindako marijesien kopladiak. Eskuizkribuak balio handikoak dira eta jentearen estimazinoa be erakusten deuskue. Oraingo azken eskuizribuen egileak arteagarrak dira : Ozamiz-Bidegane 1891koa, itsasgizon batek egindakoa, eta Urgoitia-G.Arteaga 1911koa, 12 urteko arteagarrak egindakoa.Horren azalpenak barikuko jardueran emongo dira. Eskuizkribu horreek bere testuinguruan jarteko orain arte ezagutzen doguzan beste batzuk be aitatuko dira: Zabala-Sagastietxebarri eta Zabala- Sagastietxebarribi, Otazua-Orondo, Bekoetxea-Galatxu, Larruzea-Barrenengobarrena, .. eta beste batzuk. Beste alde batetik inprentan egindako liburutxuak be badagoz: Garratza 1919, eta Gaubeka 1951-55. Horreek guztiorreek marijesien tradizinoaren dokumentazinoaren lekukoak dira eta marijesien- marijosien- mariajesen- abenduen ondare ederra erakusten dabe. Oraingo azkena -Urgoitiarena- oraintsu ezagutu dogun moduan beharbada beste batzuk be egon leitekez “ondo-ondo” gordeta gernikaldean. Gernikako marijesiok ikusi eta aztertu gurako leukiez.  

Urgoitia-G.Arteaga

Ozamiz-Bidegane (Atzean)

Urgoitia-G.ArteagaEscrito por Honorio Urgoitia con Urgoitia-G.Arteaga con Emeterio, con Domingo con Blas” (1911)

Ozamiz-Bidegane,”Adan formatu zan” kopla.

Marijesiak eta eskuizkribuez arituko dira datorren abenduaren 13an (19:00-20:00) Gernika-Lumoko Kultur Etxean, Gernikako Marijesiak antolatu duten jarduera berezian.