MARTXOAK 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna

Ni feminista naiz” da Emakundek, hiru foru aldundiek eta EUDELek bultzatzen duten martxoaren 8ko erakundeen arteko kanpainaren leloa. Aurten, berdintasun-politikak garatzeko erabakigarriak izan diren bi mugarri ospatuko dira. Alde batetik, Beijingo Adierazpen eta Ekintza Plataformaren 30. urteurrena ospatzen da, mundu osoko emakume eta neskatoen ahalduntzerako programarik garrantzitsuena. Halaber, 20 urte bete dira Euskadin Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lehen Legea onartu zenetik.

EGITARAUA

Udal Berdintasun Zerbitzuak eta Kultur Etxeak antolatu dute ume eta gaztetxoei zuzenduta Ipuin kontalaria:

MUNDUA ALDATU ZUTEN EMAKUMEAK (Elssie Xalbador)
Martxoak 7, 17:00 Elai Alai Aretoan

Informazio gehiago: https://labur.eus/vle7au72

Gernikako Sare Feministak mobilizazioa antolatu du13:00ean Merkuriotik. Mobilizazioaren ostean, Emakumeon bazkaria eta Pintxada herrikoia egongo dira Astran.

ADIERAZPENAK

Gernika-Lumoko Udalak Otsailaren 26an ospatu zen Osoko Bilkuran bat egiten zuen Eudelen adierazpenarekin (TESTUA). BILDU alderdi politikoak hurrengo mozioa aurkeztu zuen (TESTUA).