Egitasmo hau 3 eta 15 urte bitarteko ume eta gazteei zuzenduta dago eta Gernika-Lumon garatzen diren jolas-hezkuntza jarduera multzo batean datza. Kanpamentua astelehenetik ostiralera eta uztaileko hilabetean zehar, hamabostaldi bitan garatzen dira. Gaua eman gabeko kanpamendua da, 10:00-13:00ko ordutegian. Behar dutenentzat zaintza zerbitzua ere eskaintzen da 09:00-10:00 ordutegian.
Proiektuaren asmoa umeen eta gaztetxoen aisi garaian hezkuntza osokoaren puntu eta jarrai bat eskaintzea da, beraiek ekintzako protagonista benetako eta bakarrak bihurtuz. Proiektu honekin, bide batez, gurasoei ere lanaldian zehar beraien seme-alabenganako ardura erraztu nahi zaie.
