LIBURUTEGIA EZAGUTUZ

Ezagutzen duzu zure liburutegia?
Urriaren 26tik aurrera LIBURUTEGIA EZAGUTUZ talde bisita gidatuen programa berri bat jarriko dugu martxan. Programa horretan, eskaintzen ditugun zerbitzuak bertatik bertara ezagutzea proposatzen dizugu, baina, gainera, XXI. mendeko liburutegi batek nolakoa izan behar duen kontatuko dizugu.

Toki isil, aspergarri eta bakartia aurkitu nahi baduzu, ez dituzu liburutegi berriak ezagutzen. Liburutegi berri horiek biltzeko tokiak dira, ezagutza partekatzeko guneak, “Gauzak gertatzen diren lekua”, eta pertsona gisa eta gizarte gisa ahalduntzeko beharrezko tresnak eskuratzeko guneak.

Gure liburutegien lanaren “ADN”-a osatzen dute honako hauek: balioetan heztea, pertsona eta herrialde guztien hazkunde ekonomiko eta kulturala berdintasunean lortzea, hiri jasangarriak garatzea eta bizitza osasungarria izateko eskubidea izatea.

Liburutegia eta irakurketaren plazerra ezagutu nahi duten talde guztiei irekitako jarduera da LIBURUTEGIA EZAGUTUZ. 50 minutuko saioetan, gida batez lagunduta, liburutegian mugitzen, argitalpenak eta informazioa bilatzen, bazkide egiten, liburutegien arteko maileguak egiten… ikasiko dute, hori guztia modu ludikoan.

Bisitak astearte eta ostegunetan egingo dira, goizez, 10:00etatik 10:50era eta 11:10etik 12:00etara. Horietan parte hartzeko, beharrezkoa da honako lotura honen bidez taldea izena emanda egotea:
Info +

Tfno: 94465 00 31
Whatsapp: 630071681
E-mail: liburutegia@gernika-lumo.eus