ARGIZAIOLA – PHOTOKA

Azaroa argazkigintzaren hilabetea dugu Gernika-Lumon. Hain zuzen erakusketa interesgarri bi ditugu;

ARGIZAIOLA SARIA 2020

Argizaiola trofeoa 1973an sortu zen Altsasuko Alaska hotelean, Euskadiko argazki-elkarteetako arduradunek haiek ordezkatuko zituen federazio bat sortzeko egindako bileren ondorioz.

1978an, Euskadiko Argazkigintza Elkarteen Federazioa sortu zen, eta, ondoren, Espainiako Argazkigintza Konfederazio bihurtu zen, neurri handi batean Euskaditik bultzatuta.

Hainbat urtetan, argizaiola trofeoa izan zen euskal lehiaketako adierazle nagusia, baina, gainbehera etorri zenean, parentesi txiki batean erori zen, eta 1995ean indar berrituarekin itzuli zen.

Argizaola Trofeoaren ezaugarri nagusia da aldez aurretik hainbat lehiaketatan sailkatutako argazkiak jasotzen dituela, eta ondoren gure geografiako hainbat herritan erakusten direla.

Erakusketa honetan, 2020ko edizioan aurkeztutako argazkien aukeraketa bat jasotzen da. Edizio honetako argazki irabazlea , Arka-Devbil izan da , bere “Extasis” lanarekin.

Erakusketa: Urriaren 22 tik azaroaren 22ra
Lukua: Gernika-Lumoko Kultur Etxean


PHOTOKA VI. SARIA 2021

Aurten Gernikako Photoka Saria VI. argazki-lehiaketa egingo da. Photoka antolatu du Gernikako Argazkilaritza Elkarteak, Gernika-Lumoko Udala eta Kultur Etxea laguntzaile direlarik.

Lehiaketak hiru kategoria ditu: Librea, Baldintzadun Librea eta Urdaibai, kategoria bakoitzean hiru sarirekin, eta lehiaketako argazkirik onenak Photoka trofeoa jasoko du, Jose Angel Uberuaga “UBE” eskultorearen obra esklusiboa.INFORMAZIO GEHIAGO
ETA PARTE HARTZEKO

Urteak igaro ahala, Photoka Saria lehiaketa Euskadiko argazki-lehiaketa garrantzitsuenetako bat bihurtu da, eta bertatik atera dira Argizaiola Trofeoaren (lehiaketarik garrantzitsuena, Euskadiko Argazkigintza Federazioak antolatua) azken edizioetako bi irabazle.