Udal Liburutegia
Ordutegiak:
- Astelehenetik ostiralera: 9:00-20:00
- Larunbatetan 10:00-14:00
- Uztaila eta abuztuan, astelehenetik ostiralera 9:00-14:00
Euskal Liburutegi Sare Nazionaleko on line katalogoan sartuta dago. Liburutegiko bazkideek etxetik edo Internet bidez egin dezakete 200 bat liburutegiko bibliografia eta ikus-entzunezko funtsen kontsulta. Maileguak berritu eta eskariak zein erreserbak egin ditzakete. Horretarako egin zaitez bazkide eta lor ezazu txartela.
Txartela dohakoa da eta liburutegian eskuratu ahal duzu. Erabiltzaile eta kodea emango dizute eta arazoren bat izanez gero, liburutegiarekin harremanetan jar zaitez helbide elektronikoaren bidez (liburutegia@gernika-lumo.eus) edo WhatsAppen bidez (630 071 681).
Liburutegiak honako atalak eta zerbitzuak ditu:
- Kontsulta gela.
- Familien Txokoa.
- Gazteen liburutegia 11-15 urte bitartekoei zuzenduta.
- Castor Uriarte gela (lan taldeak eta ikertzaileak).
- Hemeroteka, Mailegua, Internet, Fotokopiak, Wif.