Azaroaren 22ko Santa Zezilia musikarien egunari lotuta, Segundo Olaeta Musika Eskolan buru belarri ari dira urte honetako kontzertu berezia prestatzen.
Gertaeraren xehetasunak
Azaroaren 22ko Santa Zezilia musikarien egunari lotuta, Segundo Olaeta Musika Eskolan buru belarri ari dira urte honetako kontzertu berezia prestatzen.
Musikagaz gozatzeko hitzorduaLizeo Antzokian izango da hain zuzen ere azaroaren 20an,ostirala , arratsaldeko 18:00etan.Besteak beste,eta ohiko den bezala, Ganbera-Musika talde ezberdinak Banda Sinfonikoa eta Orkestrekin batera arituko dira.
Ohitura den moduan BANDA SINFONIKOAK Broadway-eko agertoki batetan bihurtuko du Lizeo Antzokia. THE GREATEST SHOWMAN musikaleko exijentzia handiko “Never Enough” abesti boteretsuari ekingo dio taldeak. Eta THE LION KING musikala erraldoia oholtzaratuko dute ere. Abeslari ezberdinak kantuan eta mikroan Irene Ojanguren soprano Gernikarra. Kanta ikusgarri eta ospetsuenak zuzenean interpretatuta eta erritmo afrikar bizi eta koloretsuenak eszenatokian, kontzertuari amaiera borobila emateko. HAKUNA MATATA!
Musika Eskolako musikariekin ordu betez disfrutatzeko aukera paregabea!
Shock egoeran dago. Hamasei urteko alabak aitortu berri dio ez dela neska bat, mutila baizik. Ez da gehiago Alexandra izango, benetan dena izango da: Alex. Terapia, sentsibilizazio taldeak,
Gertaeraren xehetasunak
Shock egoeran dago. Hamasei urteko alabak aitortu berri dio ez dela neska bat, mutila baizik. Ez da gehiago Alexandra izango, benetan dena izango da: Alex. Terapia, sentsibilizazio taldeak, ezer ez da nahikoa onartzeko bere alaba ez dela gehiago bere alaba izango, eta ukazioa, erresistentzia eta frustrazioa aldaketak eragiten duen minean dute sorburua. Hala ere, dena iraultzen da polizia etxera iristen denean Alexi sexu-abusua leporatuz. Ustekabeko gertaera horrek gure protagonista bultzatzen du bere semea ulertzen eta zokoratu, suntsitu eta gizaki gisa dituen eskubideak lapurtu nahi dizkion ororen aurrean babesten saiatzeko lasterketa frenetiko bati ekitera.
Lizeo AntzokiaOcho de enero, 4 · 48300 Gernika-Lumo
Barregarria, hunkigarria eta optimista… Ikaragarria izango da!Inauteri gauean munstroek eta mozorroek kaleak hartzen dituzte festa giroan. Bidutzi txikia pozik dabil anabasan bere betekizun handirako prest:
Gertaeraren xehetasunak
Barregarria, hunkigarria eta optimista… Ikaragarria izango da!Inauteri gauean munstroek eta mozorroek kaleak hartzen dituzte festa giroan. Bidutzi txikia pozik dabil anabasan bere betekizun handirako prest: berak bakarrik norbait ikaratu beharko du gaueko hamabiak jo aurretik. Zein errrraza! Eureka Doktorea atzetik dauka baina, bera harrapatzeko, aztertzeko eta bide batez, Nobel Saria irabazteko! Eskerrak Ainarak, inauterizale amorratua, dena ikusi duen eta bera laguntzera datorren Godofredoz mozorrotuta. Lortuko dute Ainarak eta Bidutzik ihes egitea? Lortuko du Bidutzik bere erronka betetzea? Munstroek eta mozorroek elkarri lagunduko diote urteko gaurik zoroenean eta eurekin batera eramango dituzte ikusleak ikaratik algarara.