Gernika-Lumoko Kultur Etxea Herri Erakundea

Gernika-Lumoko Kultur Etxea Fundazio Publikoa

Arretarako ordutegia:

  • Astelehenetik barikura: 09:00-20:00

Sare Sozialak

Gernika-Lumoko Kultur Etxea, Kultur Etxea Herri Erakundearen administrazio egoitza da. Bertan kokatzen dira idazkaritza eta zuzendaritza bulegoak. Kultur Etxean, administrazio izapideak egiteaz gain, Lizeo Antzokia eta Elai Alai Aretoaren egitaraua kudeatzen da.

Arte Eskola
Arte eskolan, ikasturtean zehar hainbat tailer eta ikastaro antolatzen dira:

  • Eskulanak
  • Egur lanketa
  • Bitxitegi
  • Pintura eta Marrazketa

Erakusketa gela
Urte osoan zehar ikusle mota guztientzako askotariko erakusketa programa interesgarria du.

  • Erakunde-erakusketak.
  • Artista plastikoen erakusketak adierazpide ezberdinetan (pintura, argazkigintza, grabatua, eskultura, zeramika, eta abar).
  • Bertoko artisten erakusketak.
  • Ikasleei zuzendutako erakusketa didaktikoak.
  • Erakusketa ibiltariak eta GKE ezberdinek sustatutako beste erakusketa batzuk.
  • Ikastaro ezberdinetako ikasturte amaierako erakusketak.
  • Arteen eskolak antolatzen dituen erakusketak.

Maria Agirre Aretoa